martes, 8 de mayo de 2012

Ttantto, Unitate Didaktikoa


Ttantto marigorringo (kantua)

Hasteko, aipatu nahi dugu kantu honek, haurrei poza eragiten diela, asko gustatzen baitzaie: alaia da, marrazki biziak ditu, kolore bizigarriak… 

Ttantto Urtxintxak barne hartzen duen Unitate Didaktiko bat da. Bertan, esperientzia eremu guztiak  interesgune  baten inguruan garatu dira, ipuin bat abiapuntu delarik.

Hau guztia zehatz mehatz islatzen den Unitate Didaktiko bat azalduko dugu gainetik. Batez ere, ttanttori eskeintzen dien guneari egingo diogu erreferentzia, lehenengoari, hain zuzen ere. Lehenik, umeek pertsonaia honen inguruko jakintza behar dutenez, aurkezpen baten bidez edota gutun baten bidez ezagutzeko aukera izango dute. Ondoren, ipuin batekin hasiko dira lanean, Arroxali izenekoa. Bertan, hainbat jarduera egingo dituzte ipuina aztertuz. Esaterako, zein material erabiltzen den, nolako pertsonaiak dauden… Amaieran, guztiaren ebaluazio bat ere egiten dute, zer ikasi duten ikusteko. Horretarako, horma-irudi bat egiten dute.
 
Dena den, ipuinez gain, ttantto ordenagailuko programa bat da non bertan, jolasak, zenbait ipuin, marrazki etab agertzen diren. Umeek, batetik, ordenagailua maneiatzen ikasteaz gain, gauza ezberdinak egiteko aukera izaten dute eta, esan beharra dago, gustura aritzen direla, hau da, motibazio maila altua izaten dute. Hau, Haur Hezkuntzako lorpen handia izan da.

Orrialde honetan, ariketa bat agertzen da non haurrek bertan eskatzen zaiena burutu beharko duten, alegia, marrazki bat osatu beharko dute bertan agertzen diren zatitxoak beren lekuetan kokatuz.

Hau guztia ikusita, esan beharra dago ttantto programak Urtxintxak proposatzen dituen ezaugarriak betetzen dituela, adibidez, Unitate bakoitzean, jarduera bakoitzeko zer, zertarako eta nola landu esplizitatzea etab.

HAUR HEZKUNTZA GELARAKO PROPOSAMENAK (UD)


Material honetan biltzen diren dokumentuak ikastetxe desberdinetako irakasle taldekideek egin dituzte. Zehazki, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiru ikastetxe publikoetako irakasle talde batzuk eginak dira, EAEko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan gelarako material bezala erabiltzeko aukera ematen dutelarik. 
Hiru txostenez osatutako dokumentu hau, praktikan oinarrituta dago; 3-6 edo 2-8 urte arteko ikasleekin hezkuntza jarduera antolatzeko sortu ziren eta Haur Hezkuntzako bigarren zikloaren planteamendu globalizatzailea ahalbideratzen du.
 Lehenengo txostenean, proiektuen bidez lan egiteko proposamena azaltzen da eta gelan egindako adibide zehatz bat aurkezten da: “Nor naiz ni?”.
Bigarrenean, psikomotrizitateari buruzko hausnarketa helburuak eta saio zehatzak antolatzeko baliabideak biltzen dira.
Hirugarren txostenean, bigarren zikloan elkarrekin lan egin duten hiru irakaslek haien eskolako ekintzak eta eguneroko lanaren antolaketa deskribatu egiten dute, irakurketa eta idazketa ardatz gisa harturik.

URTXINTXA


Urtxintxa Eskola irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta bere ibilbidea 1986. urtean hasi zuen. Bere jarduera nagusia haur eta gazteen aisialdiko heziketaren esparruan hasi zuen. Jarduera hauek beste esparruetara zabaltzen joan ziren, hala nola, hizkuntza normalizazioarekin zerikusia duten formazio planak, baliabideen sorkuntza eta haur zein gazteekin esku-hartze zuzena; aisialdiko heziketaren arloko egitasmo zehatzen kudeaketa,ikerketa eta aholkularitza.
Bere helburua, heziketan oinarritzen den gizakiaren garapena da,                   nagusiki aisialdiko formazioa eta esku-hartzen zuzenaren bitartez.

Haur Hezkuntzak duen garrantzia azpimarratu nahian, hezkuntza komunitatearen etengabeko ikerketa eta hobekuntza prozesuaren pauso berri bat da URTXINTXA proiektua. Proiektu honen berrikuntza nagusiak honakoak lirateke: hezkuntz proiektua hobetzea curriculum diseinuaren ulermen maila erraztuz eta koherentzia bertikala ziurtatuz; zehar lerroekiko konpromisoa indartzea; aniztasunari erantzuna emateko bide berriak jorratzea; eleaniztasunaren hainbat eragile integratzea; irakurketa idazketaren paradigma eraikitzailea garatzea.
Unitate Didaktiko desberdinak proposatzen ditu urtxintxak haur hezkuntzarako, haurren adinaren arabera sailkatzen dituelarik:
                                                 - Ttantto: 3-4 urte
                                                 - Txirritx: 4-5 urte
                                                 - Xango: 5-6 urte

viernes, 4 de mayo de 2012

Euskararen alde

Euskararen aldeko aldarrikapena da urtez urte AEK koordinadorak antolatzen duen Korrika. Eta urtez urte, milaka euskaltzale dira Euskal Herriko karriketan barrena ikurrinadun testigu xume bat eskuz esku elkarri pasatzen diotenak.

Ezin ukatu Korrika gure gizarteak izan dezakeen inplikazio, mobilizazio eta aktibismo froga bat dela. Txalotu beharrekoa da batetik  ekitaldi baten prestakuntzan parte hartzen duten makina lagunen lana, antolakuntza eta koordinazio ahalmena, eta bestetik, esfortzu itzel horrek gizartearengan sortzen duen erreakzioa eta inplikazioa: Korrika non korrikalariak han. Herriz herri, gazte zein heldu, emakumezko zein gizonezko, herri honek beste behin frogatzen du bidezkoak jotzen dituen gauzen alde prest dela mugitzeko eta mobilizatzeko.


Euskararen aldeko urteroko zita dugu Korrika. Aurten bada parte hartzeko beste arrazoi bat. Espainiako Gobernuak jomugan jarri eta botere judizialaren edo Barne Sailaren (nork daki) autoaren ondorioz AEK desagerrarazteko esfortzua egin zutenei benetako erantzun bat eman behar diegu AEKren lanean sinesten dugunok, inoiz baino gehiago inplikatuz eta inoiz baino gehiago Korrika indartuz. Urtero bezala korritu beharreko kilometroak erosiz eta baita norberaren atxikipen pertsonala emanez ere, Korrikaren laguntzaile bihurtuz, Espainiako agintariei ikusaraziko diegu beste behin beraiek Euskal Herriaz duten pertzeptzioa eta herri honetako biztanle gehienek duguna zerikusirik ez duela, eta ondorioz, beraientzat zigortu beharreko taldeak direnak gure aburuz kultura euskaldunaren zutabe garrantzitsu bat direla.
Dena den, ezaugarri gehiago jakiteko jakin mina izanez gero, hona hemen korrikak duen webgunea, non bertan zehaztasun gehiagoreki agertzen diren korrikak izan dituen ibilbideei, parte hartzaileei.... buruzkoak.

Azkenik, urte pare bat lehenago, pirritx eta porrotxek kantu bat asmatu eta kaleratu zuten, oso ospetsua egin dena eta, gaur egun, leku askotan entzuten dena. "Egin irrintzi, euskaraz ai, ai, ai, ji, ji! ".

lunes, 30 de abril de 2012

Haurren eredu gara!

Haurrak oso txikiak direnetik beraien inguruko gertukoen pertsonak hartzen dituzte eredu gisa. Gurasoen, anai-arreba zarragoen bai eta irakasleen jokabideak aztertzen dituzte arreta handiz, ondoren, belaki baten antzera haiek egindakoa barneratuz, ondoren, egindakoa errepikatzeko. Honek guztiak gainera, eragin handia izango du haurraren nortasuna eraikitze hortan. 
Baina haurrak ez dira konturatzen helduagoek egindako guztia ez dagoela ondo. Modu horretan, beraien ereduak eredu txar bihur daitezke, jokaera txarrak eta hitz itsusiak izaten direlarik haurrei gehien geratzen zaizkienak.
Gu irakasleak izango garen honetan, gure jokabidea aztertzetik hasi behar dugu hezitzaile onak izan nahi badugu. Izan ere, guk geuk egiten ez ditugun gauzak ezin dizkiogulako eskatu haurrei. Izan ere, beraiek ikusten badute besteek ez dituztela egiten,  beraiek ere ez dituztelako egingo.
Gizarte eredu egoki batean bizi nahi badugu, eta gure ikasleak izango diren haurrek etorkizunean egoki jokatzea nahi badugu, guk eman behar diegu eredu. Guk ikasleei transmititu beharrekoa liburuetatik haratago dagoelako.

Jarraian, bideo bat huzten dugu hausnarketa moduan, konturatu gaitezen gure jokabideek besteengan duten eragina:

martes, 24 de abril de 2012

Konstruktibismoaren inguruko lana

Oraingo honetan, konstruktibismoaren bitartez ikasleek nola ikasten dutenaren inguruan lan egitea egokitu zaigu. Horretarako, txosten bat egin dugu baina, txosten horretaz gain, poster bat ere egin dugu, hemen ikus daitekeen moduan.

martes, 17 de abril de 2012

Jardueraren gaitasunak

Jarduera: 
  • Irakasle eta haurrak lurrean esertzen dira borobil bat osatuz. Irakasleak istorio bati hasiera ematen dio egoera bat planteatuz, datu zehatz eta gehiegi eman gabe. Ikasle bakoitzak, istorioari pasarte bat gehituko dio, ipuin bat sortzeko.             
Gaitasuna: Ipuin bat osatzea denen artean irudimena erabiliz, bat-batekotasuna lantzeko. 
Horretarako, hainbat adierazle hartuko ditugu kontuan:
Gauza berriak sortzeko ahalmena izatea: Haurrak, gauza berriak sortzen baditu, eta hauek ezezagunak badira ederto; berriz, sortzen dituenak aurretik ezagunak diren beste istorio batetik hartu baditu, ez hain ondo.
Talde baten aurrean hitz egiteko gai izatea: Lotsarik gabe hitz egiteko gai bada, ederto, hau da, gorputzeko jarrera lasaia adierazten badu eta mantso eta lasai hitz ginez esaldi egokiak osatzen baditu. Gaizki ariko da aldiz urduritasunak menperatzen badu eta esaldiak egoki osatzen ez baditu. 
Besteen txanda errespetatzea: Ordena errespetatzen badu, bikain; aldiz, ez badu ordena errespetatzen eta ez badie besteei hitz egiten uzten dagokienean, txarto.
Gehitutako pasarteak, aurrekoarekin koherentzia izatea: Haurrak, ipuina bide onetik eramaten badu ederto; aldiz, haurrak esandakoak ez badu aurrekoak gehitutako pasartearekin jarraitutasunik (koherentziarik), gaizki. 
Besteen laguntzarik gabe, beraiek egitea eta asmatzea proposamenak: Proposamena istorioaren jarraipen koherentea bakarrik eta ondo eginez gero, bikain. Besteen laguntzaren beharra badu pasartea osatzeko, erdipurdi eta azkenik, haurra zer esan ez dakiela agertuz gero, gaizki.

Eskola Txikiak

1987an Irakasle talde batek, eskola txikien balioaz oharturik, Gipuzkoako Eskola Txikien Sarea sortu zuen.

Honekin guztiarekin, azpimarratu nahi dugu Eskola Txikiek duten garrantzia. Eskola handiei berez garrantzi handiagoa eman arren, txikiek ere badute zer esan handia, izan ere, eskoletan transmititzen diren edukiez gain, bestelako balore batzuk barneratzen dituztelako haurrek.
Sare hau zenbait ezaugarri betetzen dituzten eskolek osatzen dute. Eskola Txikiak landa eremuan kokatuta daude, eta harreman zuzena dute naturarekin. Herri txiki zein auzoetan daude. Eskola publikoak dira eta gainera, euskaldunak, eremu horietan euskara baita eguneroko hizkuntza; oraindik ere hitanoa erabiltzen delarik toki horietan. Adin desberdineko ikasleak hartzen dituzte eskola horiek, eta gela berean zenbait adinetako ikasleak daude. Hori dela eta, harremanak oso aberatsak dira, eta elkarreragina eta kooperazioa era naturalean sustatzen dira. Eskola Txikien arteko harremanak ugariak dira, eta, taldearen izaera indartzeaz gainera, zenbaitetan, elkarlanerako bidea egiten lagundu du. Eskola Txikietako irakasleek eta gurasoek hartueman estua dute eta  eskola hurbil sentitzen dute herritarrek.
Urtero, ekainaren bigarren igandean Gipuzkoako herri txiki batean “Eskola Txikiak bizirik herri txikiak bizirik” lelopean biltzen dira sare hortako guraso, ikasle eta irakasleak gogoratuz herriak eta eskolak elkarren beharra dutela bizirauteko. Aurtengoa berezia izango dela esan beharra dago, izan ere, 25. urteurrena ospatuko da Larraulen. Bertako haurrek eskaintza berezia egingo dute Jexux Mari Irazu Muñoak sortutako bertsoa abestuz.

Gobernuak eskolaren inguruan hartutako erabaki bortitzak

Denok dakigun moduan, krisiak hezkuntza publikoan ere eragina izan du. Jose Ignacio Wert-ek azaldutakoaren arabera, datozen urteetarako hainbat aldaketa burutuko dira. Horietako bat, ikasgelako ikasle kopurua izango da, izan ere, %20a izango da kopuru maximoa, hau da, Lehen Hezkuntzan 30 ikasle egongo dira gehienez, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan; berriz, 35.

Beste aldaketetako bat, irakasleen ordezkapenarekin lotutakoa da. Hemen, irakasle batek gaixo edo arazo pertsonal batengatik astebete edo gehiagorako eskola utzi behar badu, bere lekua ez du kanpoko irakasle berri batek ordezkatuko, baizik eta, eskola bertan aurkitzen diren irakasleek, irakasgai horren inguruan duten  errekurtso gutxirekin hartuko dute bere lekua ikasgaia aurrera emanez.

 PP-k proposatutakoarekin Euskal Herria, Katalunia, Kanariar uharteak eta Andaluzia aurka agertu dira, honek guztiak, hezkuntza publikoarentzat golpe izugarria ekarriko baitu.

Gure iritziz, erabaki hauek nahiko kaltegarriak dira hainbat arrazoirengatik:
  • Batetik, klaseko giroa desberdina izango da, hots, ikasgelan horrenbeste ikasle izanik ezin zaie erabateko atentzioa eman ikasleei, honek klasean gorabeherak sortuz.
  • Bestetik, ordezkapenei dagokienez, irakasle batek bere ikasgaia emateaz gain, ordezkatu behar duen irakasle baten ikasgaia ere azaldu behar du. Honek, irakasle batzuen langabezia eta ikasgaiaren inguruko urritasuna ekarriz.

martes, 27 de marzo de 2012

Trikitixa jotzeko

Jendea piripi dagoen sagardotegi batean trikitixa jotzea beraiek dantzan jartzeko eta giroa alaitzeko. Horretarako, zenbait adierazle hartuko ditugu kontuan:

- Errepertorio egokia izatea: mota askotako kantak baditugu, ederto (kalejirak, pasodobleak, agarratuak...); aldiz, kanta aldetik eskas samar bagaude, erdi purdiko saioa izango dugu eta, mota bakarreko kantak bakarrik baldin badakizkigu ( kalejirak bakarrik, adibidez), egoera larrian gaude.
- Kontzentrazioa : horretan ari zarela jabetzea eta ez deskontzentratzea; hau lortuz gero, trikitilari bikaina zara. Aldiz, erraz deskontzentratzen den horietakoa bazara, ez zaude prest emanaldi bat emateko).
-Errepertorioko kantak txukun jotzen saiatzea: ondo ensaiatuz gero, ederto. Akatsaren bat eginez gero, gaizki ez dago baina kontuan hartzen da hurrengo baterako eta, geldialdi asko egiten badira, bide txarretik zoaz.
- Noizbehinka jendearen gustuko kantak jotzea ( beraiek eskatutakoak): gutxienez, lehen esan bezala, errepertorio osatua izatea oso garrantzitsua da, emanaldiak ematen jarraitu nahi baduzu.
- Jotzen hasten zarenean ea jendea konturatzen den hor zaudela eta ea hurbiltzen den: konturatzen badira, ondo jotzen ari zaren seinale da; erdi purdizka ari bazara, ez dizute kaso handirik egingo eta, gaizki ari bazara, ez dizute entzun ere egingo, ez dute ahaleginik egingo jotzen ari zarena entzuteko.
- Lotsarik ez izatea; jendearen aurrean oztoporik gabe edozer jo, egiteko... gai izatea: umoretsua izatea, animatzea, zure gorputz espresioa bikaina bada, ezin hobeto. Aldiz, pixka bat kikilduz gero, zaila izango zaizu egoera gozatzea, alegia, momentua disfrutatzea oso zaila egingo zaizu eta, ez baduzu ezer egiten, ez duzu balio honetarako.
- Norbait zerbait esatera hurbiltzen bada, jotzen jarraitzea ( adibidez, "fitxak sartzera"): behar den moduan jotzen jarrraituz gero ( erritmo bera, botoiak ondo sakatzea...), bide honetik zoaz. Alderantziz bada, berriz, okerrekotik ( erabat nahastea, deskontzentratzea...).

Kantak

Oraingo honetan haurrentzako bi kanta jartzea erabaki dugu, dibertigarria iruditu zaigulako. Haurrak abestu eta dantza egiteaz gain, gaur egun funtsezkoak diren zenbait termino eta gorputz-eskema ikasten dituztelako modu entretenigarri batean.

ZUBIRI ZUBIRI

Bi haurrek beren besoekin zubia eraikiko dute, haur bat porrupatata izango da eta bestea txokolatea baina gelako beste haurrek ez dute jakin behar zer den nor, beste guztiak, ilaran jarrita kantatuz, zubipetik pasako dira.
Abestia bukatzen denean, zubipean dagoen haurra harrapatu egingo dute zubikoek eta belarrira zer nahiago dun galdetu:"Porrupatata ala txokolatea?".
Aukeratzen duen elementuaren arabera zubiko haur baten edo bestearen atzean kokatuko dira. Guztiek aukeratzen dutenean, pertsonen "sokatira" egingo dute ea zein taldek irabazi duen jakiteko.

Zubiri zubiri,
nongori, nongori,
nongo alkate zara zu?
Frantziako erregearen
seme alabak gara gu.
Zubi hontatik pasatzen dena
hemen geldituko dela
hemen geldituko dela.
(Zer nahi duzu? Porrupatata ala txokolatea?)

O, BUGI BUGI
Haur guztiak korroan jarriko dira aurrekoari sorbaldatik helduz. Estribiloa abesterakoan, abestiaren erritmoa jarraituz, biribilean mugitzen hasiko dira eta "Hey" esatean, salto bat egingo dute.Gorputzaren atalekin jolasterakoan berriz, denak barrualdera begira jarriko dira biribilean.

O, bugi, bugi, bugi bai, hey!
O, bugi, bugi, bugi bai, hey!
O, bugi, bugi, bugi bai.
Paran-pan, pan-pan, pan, hey!

Hau da nire behatza,
hau da beste behatza,
hau da nire eskua,
hau da beste eskua.
O, bugi, bugi, bugi, bugi, bugi bai.
Paran-pan, pan-pan, pan, hey!

Hau da nire ukondoa,
hau da beste ukondoa,
hau da nire sorbalda
hau da beste sorbalda.
O, bugi, ...

Jolasak

Guztiok dakigun moduan, jolasak oso garrantzitsuak dira umeentzako, haiekin ikasten dutelako eta, geihen bat ondo pasatzen dutelako.
Jolasak umeen lehenengo urteetan oso elementu garrantzitsuak dira. Izan ere, haien garapenean eta adimenean zerikusi handia izaten dute. Umeek, gorputz atal asko lantzen dituzte jolasten dauden bitartean eta horrela haien psikomotrizitate fina zein astuna landu dezakete. Gainera, jolasak gizartean dauden arau batzuk ulertzeko erreztasuna ematen diete umeei, eta haien harreman pertsonaletan sakontzeko ere baliagarriak izaten dira.

Umeak txikiak direnean, jolas garrantzitsuena jolas sinbolikoa izaten da, umeek haien irudimena lantzen dutelako eta ezagutzen duten gauzak imitatu egiten dituztelako.Umeak nagusiak egiten diren heinean, joku motak aldatuz joaten dira, eta gaur egun ume gehienak tresna teknologikoekin jolasten dute.

Hori dela eta, atentzioa deitu digu web orri honek, izan ere, jolas mota ezberdinak agertzen dira bertan. Horietako batzuk: jolas sinbolikoak, eraikuntza jolasak, arau jolasak eta adin bakoitzeko jolasak direlarik. Bertan, arestian aipatu dugun bezala, jolas bakoitzari buruzko ezaugarriak azaltzen dira, hau oso, erabilgarria delarik guretzako. Gu irakasle izango baikara egunen batean.


Bestalde, jolas hauek nola jolastu azaltzen dute bai etxean, kalean, eskolan edo haurtzaindegian eta ludotekatan.

Hiztegia

Curriculum hitza grekotik dator “currere” hitzetik, arin ibili, korrika, alde egitea… delarik bere esanahia. Curriculuma ekintza pedagogikoan sortzen da eta irakasleek parte hartzen duten eduki, faktore eta elementuez dago antolatua. Honek, irekia eta flexiblea izan behar du, izan ere, eskola-ekintza guztiak bere barne hartzen ditu, eskolaren funtzio sozial eta kulturaren adierazpide baita. Horrela, curriculuma ekintza pedagogikoaren konfiguratzailea egiten da ikastetxe eta ikasgeletan.

Ikuspegi orokor batean, curriculumak galdera hauek erantzuten ditu: “zer irakatsi”, “nola”, “noiz” eta “zer”, “nola” eta “noiz” ebaluatu. Azken batean, curriculuma jarduera akademikoak planifikatzeko erabiltzen de diseinua da.

viernes, 16 de marzo de 2012

Oinarrizko gaitasunak

OINARRIZKO GAITASUNAK
Laurogeita hamargarren hamarkadan zehar eta mende honetako lehen urteetan
biziagotu egin da hezkuntza sistemak berritzearen gaineko kezka nazioartean, curriculuma
ulertzeko modu berriengatik eta, azken finean, irakaskuntza eta ikasketa ulertzeko modu
berriengatik.
ZER DIRA?
Ez dago “gaitasun giltzarri edo oinarrizko gaitasun” kontzeptuaren esanahi unibertsal
bat, baina ,orokorrean, funtsezko edo oinarrizkotzat hartzen dira edozein norbanakorentzat eta gizartearentzat onuragarriak direnak eta bada nolabaiteko  adostasun bat "banako guztiek gizarteko kide aktibo gisa bizi on bat izateko behar dituzte oinarrizko ezagutza, trebezia eta jarrerak " definizioaren gainean.
Ikuspuntu horren arabera, eremu edo jarduera batean gai izatea honako hau esanahi
du: ezagutza garrantzitsuak aktibatu eta erabiltzeko gai izatea eremu horrekin lotutako
egoera eta arazoei aurre egiteko orduan. Hezkuntzaren munduan terminoak adierazten du
testuinguru batean eraginkortasunez jokatzeko gaitasuna edo potentziala. Edozein motatako
ezagutzak eraginkortasunez erabiltzea esan nahi du.

miércoles, 14 de marzo de 2012

Jolas kooperatiboen Gynkana

Pdf artxibo honetan, jolasez osatutako gynkana moduko bat dago. Jolas hauek parte-hartzeko kooperatiboa eskatzen dute eta jolas bakoitza amaitu ondoren sari bate mango zaie bukaerako “altxorra” aurkitzen lagunduko diena. Jolas hauek 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat daude prestatuak.

Jolas hauek oso ondo daude izan ere,  lankideetza izaera dute eta oso garrantzitsua txikitatik taldean lan egiten jakitea. Jolas hauen bitartez gainera, haurrei beraien artean dituzten harremanak  sendotzeaz gain, beraien burua gehiago ezagutzen lagunduko die beraien zailtasun eta erraztasunak azaleratuz. 

Irakurketaren inguruko inkesta.

Galtzagorri Elkarteak Bularretik Mintzora egitasmoa dugu dokumnentu hau. Bertan, 3 urteko haurren gurasoak elkartzen dituzte galdekizun bat egiteko asmotan. Galdekizun honen bitartez, sei herrialdeetako familiek irakurketarekiko dituzten ohiturak eta jarrerak aztertu nahi dituzte. Orain dela hiru urte ere ikesta pasa zitzaien eta 3urte barru berriz ere pasatuko zaie egoera aldatu den ala ez  ikusteko.

Interesarria da artikulu hau, guretzeko garrantzi handia hartzen duelako literaturak izan ere ipuinen bitartez haurrek eduki asko barneratzen dituzte beraientzat dibertigarria eta atsegina den modu batean. 
Aipatzekoa da ere, artikuluaren amaieran, Pello Añorga euskal idazleak bere gurasoei ipuinak nola kontatu behar ditutzten erakusteko egindako hitzaldi batean, irakurketa sustatzeko ematen duen gomendioa, berak esaten duen bezala: "Ez da bakarrik liburua erostea edota liburutegitik hartzea, liburua partekatu egin behar da, zerbait dinamikoa da, eta hortik harreman afektiboa sortzen da gainera".



Riki Riki

Youtuben aurkitu dugun kanta hau, interesgarria eta entretenigarria iruditu zaigu. 
Gaur egun oso ezaguna egin da Takolo, Pirritx eta Porrotx euskal pailazoek egindako abesti hau haurren artean (eta haurrak ez direnen artean ere). Abesti honek oso melodia alaia izateaz gain, koreografia bat ere badu. Koreografia honen bitartez, haurrek psikomotrizitatea lantzeko modua eskaintzen du. Gainera, kanta honekin, gorputzeko atalak eta hauen kokapenak ikasiko dituzte haurrek desberdinak ikasteaz gain, higienea nola zaindu lantzen dute ere. 

martes, 13 de marzo de 2012

Euskal Mitologia

Elezaharrak, ipuinak eta alegiak
 Mendeetan zehar, belaunaldiz belaunaldi, euskal baserrietako sutondoen epelean, sugarrek eskaintzen dituzten argi-itzalek sortzen duten giro magikoan murgilduta, euskalduna irudimenezko mundu  aberats bat sortzen joan da. Aitona-amonek, baserri atarian edota baserriko sutondoan, beren bilobei maiz kontatzen zizkieten elezahar, ipuin edota alegiaren bat eta ume haiek beraiek, etorkizunean, beste horrenbeste egingo zuten bilobekin.Aipatzekoa da, ume haiek, zur eta lur gelditzen zirela kontatzen zietenarekin, aitona-amonek, istorio hura benetan gertatu zela esaten baitzien 

    Alegiak, ipuinak eta elezaharrak prosa narratiboaren forma ezberdinak dira. Jatorria iragan urrunean dago, eta beraien arteko mugak zehaztea oso zaila da, antzeko ezaugarri anitz baitute. Narrazio hauek, herri edo nazio baten folklorearen adierazle dira. Euskal Herriak ahozko literatur aberatsa izan du. 
Dena den, badaude hiru horien arteko desberdintasunak, asko ez izan arren. Baina, gatozen harira.
    Alegiak literatura primitiboaren barnean sartzen dira. Gure artean, Felix Maria Samaniego arabarra izan genuen XVIII mendean alegiak jasotzeko lan horretan aitzindari eta aditu nagusia.
    Alegiak asmatutako alegoriak dira. Narrazio hauetan, protagonistak, normalean, animaliak izaten dira eta ez pertsonak; izan ere, orokorrean, umeak zu txunditurik gelditzen dira animaliaren bat hizketan ikusten dutenean, pertsonak baikara hitz egiten dugunak eta ez animaliak. Beti, irakaspen praktiko edo moral bat eskaintzen dute. Gelditu zaigun ondare aberatsak adierazten digu, antzinako euskaldunek natura eta abereen izaeraz naiz gizakiaren barne senaz zuen ezagutza handia zela.
    Ipuinen eta elezahar edo legenden arteko muga zehaztea zailagoa da oraindik, biek hala biek, normalean, fikziozko gertaeratan oinarritzen baitira. Berezitasun bat egitekotan, esan beharko genuke, ipuinak asmakizuna direla, eta ez direla leku eta garai zehatz batetan kokatze.  Elezaharretan aldiz, gertaera erreal bat omen dute oinarrian, eta herri edo auzo batean norbaiti gertatutakoaz ari zaizkigu, gertutasun eta errealtasun zentzua emanez alde batetik. Baina beste alde batetik, kontatzen diren gertakizunak irudipenezkoak edo fantastikoak dira. Alegietan ez bezala, hemen, gizakiak izaten dira protagonista nagusienak. Antzinatik, gizakiak ulertzen ez zituen gertaera eta fenomeno horiei azalpen bat aurkitu beharra izan du, eta horretarako, pertsonaia mitologikoak asmatu ditu.

    Mitologiarekin harreman zuzena elezaharrak dute, eta horregatik euskal elezahar batzuk aurkeztuko ditugu; baina bide batez, euskal ahozko tradiziotik jaso izan diren alegia eta ipuin banaka batzuk ere irakurtzeko aukera emango dizuegu.
Horrela, euskal mitologian zenbait pertsonaia ospetsu ditugu, besteak beste, tartalo, olentzaro, lamia … Bakoitzak, sinbolismo eta metafora ugari  dituzte atzean.  Esaterako, Lamia eta basaujanaren adibideak ditugu.
Elezaharrei dagokienez, Mateo Txisturena oso ospetsua dela esan daiteke. Era berean, abenturan bat agertzen da, deabrua agertzen zaionekoa, hain zuzen ere. Umeei asko gustatzen zaie elezahar hau eta, gainera, eskolan ere asko lantzen den gaia da.
Amaitzeko, ipuinetan alaba eta alabaordea, ipuin interesgarria eta polita da. Bertan, sorginei buruz ere aipamen bat ere egiten du eta, hori, ume txikien ipuinetan, oso ohikoa izaten da; sorginak aipatzea, alegia. Bestalde, ipuina oso interesgarria da nesken edertasuna, lilura etab adierazten dituelako

martes, 6 de marzo de 2012

"Bigarren mailako efektuak" (hausnarketa)

                   Miguel Ángel  Santos Guerraren “Los efectos secundarios del sistema” artikulua irakurri ondoren, artikulu bertan azaltzen diren azalpenekin bat gatoz. Dakigunez, gu bizi garen gizarte aldakor eta dinamiko honetan, hainbat urteetan mugiezinak usten genituen kontzeptuak ere etengabe aldatzen ari dira, eta abiada handiz, gainera. Eraldaketa hauen eraginez, hezkuntzak hainbat erreforma jasan behar izan ditu. Hau guztia jakitea beharrezkoa dela iruditzen zaigu, izan ere, gu egunen batean, irakasle izango gara. Bestalde, kontuan hartu behar da irakasle izateak ardura handia duela, izan ere, bizitzako lehen momentutik haurrak influentzi ugari jasoko ditu irakaslearen (gure) eskutik, balore zein edukien aldetik.
           Hasteko, aipatu beharra dago, irakaslea, didaktikaren esku-hartze guztietan elementurik garrantzitsuena dela, izan ere, berak hartuko dituen erabakiak (ikasteko teoria, metodologia …) ikasleen ikaskuntzari eta motibazioari eragingo diote zuzen-zuzenean. Irakasle baten lana ez da soilik bere irakasgaia ematea, are gehiago da, hots, ezagutza psikologikoak, soziologikoak eta pedagogikoak nahitaez jakin eta kontrolatu beharko ditu. Umeek irakastea eredu moduan hartzen dute eta beraiek egiten dutena errepikatuz ikasten dute. Horrela, beraien bizitzarako baliagarriak diren ahalmen batzuk bereganatuko dituzte. Azken batean, irakasleak ikaslearengandik zer eta zenbat itxaroten duen , eragin handia izango du ikasleen emaitzetan.
                Irakasle lana, pertsonekin egiten den lana denez, lan zaila dela esan daiteke. Kontuan hartu behar da eskolatik kanpo ikasleek beraien bizitza dutela eta horrek asko eragiten duela ikasle bakoitzaren ikaste prozesuan. Modu honetan, eskolatik kanpo dituzten arazoak beraiekin eramaten dituzte ikasgelara. Arazo hauei erreparatuz, modu desberdinean jokatuko dute ikasleek arazo berdinaren aurrean, izan ere, ikasle bakoitza mundu bat da. Horregatik, pertsonekin zuzenean lan egiten  den enplegu bat delako, ezinezkoa da egoera uneoro kontrolpean edukitzea.
                Artikulu honetan azaltzen den moduan, eskolan eskaintzen den heziketak bigarren mailako efektuak eragiten ditu. Baina horrek ez du esan nahi efektuak txarrak izan behar direnik. Baina beti berdina gertatzen denez, zoritxarrez, ezinezkoa da dena ondo ateratzea. Eskoletan arau batzuk finkatzen dira, baina gero, herri, eskola eta irakaslearen kultura eta ideologiaren eraginez, hauek moldatu egiten dira. Ezinezkoa da denak onartuko lituzketen arauak ezartzea, lehen aipatu dugun moduan, pertsona bakoitza desberdina da, hau da, mundu bat. Eskolarentzat mesedegarrien izango diren baldintzak ezartzen dira ordena mantendu ahal izateko. Baina denek ez dute berdin jokatzen egoera edota arazo baten aurrean. Batentzat, oso garrantzitsua izan daitekeen arau bat, beste norbaitentzat logikarik eduki ez dezakeelako edo guztiz bidegabekeria iruditu ahal zaiolako. Hau honela izanik eta bakoitza aske izanik, ziurrenik, lehengoak arau hori errespetatzen duen heinean, besteak ez du beteko. Azken finean, ezin da dena kontrolatu eta espero ez genituen ondorioak ekarriko dituela aurreikusi. Pertsonekin aritutakoan, ezinezkoa da gauzak nola joango diren jakitea. Irakasleak ideologia eta nortasun bat izango du eta ikasle bakoitzak beste bat. Horregatik, irakasleak zerbait esaten dutenean, ikasle bat guztiz ados agertu daiteke eta bestea, aldiz, guztiz aurka. Irakasleak gauza bera esan die biei, baina bakoitzak bere interpretazioa egin du.
                Azkenik, esan beharra dago eskolan igarotako urteak oso garrantzitsuak eta ezinbestekoak direla, izan ere, eskolan, hortik kanpo ikasiko ez lituzketen gauza asko ikasten dituzte. Baina prozesu horretan dena ondo joatea ez dago irakastearen esku bakarrik, ikaslea saiatu behar baita bere partetik ahal duena jartzen hori horrela izan dadin. Baina biek, beraien partetik dagokiena ematen ez badute, ezinezkoa izango da ezer onik ateratzea urte horietatik.

miércoles, 15 de febrero de 2012

Haur Hezkuntza

Hona hemen aukeratu dugun web orria:
Aurkitu dugun ACNUR-eko webgune hau oso interesgarria iruditu zaigu, izan ere, informazio baliagarria du eskura. Bertan, irakasle eta hezitzaileentzat material didaktiko eta tailer desberdinak proposatzen ditu gelako giroa aproposa izateko. Horietaz gain, zenbait erakusketa ere agertzen dira. Ekintza eta jarduera hauen helburua haurrak errefuxiatu eta egokitu gabeko jendeak eragiten dituzten kausez informatzea da. Honen bitartez, baloreetan oinarritutako hezkuntza ematen zaie. 

Aurrekoari helduz, bideo hau aukeratu dugu:
Youtuben aurkitu dugun bideo hau (epo i tai tai ie kanta duna) hautatu dugu, izan ere, Haur Hezkuntzako klaseak nolakoak izaten diren argi eta garbi islatzen da. Era berean, haurrak klase batean nolako jokabidea izaten duen aztertzeko parada bikaina izan daiteke bideo hau. Hau gutxi balitz, ez dira beti adin berdineko haurrak agertzen, alegia, adinez adin pasatzen da eta, adin bakoitzean, zer egiten duten ikusten da; zein arlo jorratzen dituzten, zein jolas burutzen dituzten etab. Gainera, musika aldetik, Haur Hezkuntzarako musika aproposa dela iruditu zaigu eta, horretaz gain, musika honekin ere haurrek dantza egin dezakete. Momentu batzuetan, haurra eta irakaslea hitz egiten agertzen dira, oso polita iruditu zaigula aitortu beharra dugu. Hortaz, egokia iruditu zaigu bideo hau eta honexegatik aukeratu dugu.

Hona hemen informazioarekin lotu dugun  argazki bat :
Argazki hau aukeratzearen arrazoia, ikusi bezain laster zoriontasuna transmititu digula izan da. Bertan irudikaturik dauden haurrek zoriontsu dirudite eta hori ezinbestekoa iruditzen zaigu beraiekin lan egiteko. Beraiek gustura badaude, eroso sentitzen direlako. Modu horretan, edozer egiteko prest agertzen dira eta emaitza hobeak lortzen dira helburuak gauzatzerako momentuan. Bestalde, taldeko harmonia ona dutela ikusten da eta hori ere, garrantzitsua iruditzen zaigu.

Hona hemen slidesharea:
Aurkitu dugun dokumentua interesgarria iruditu zaigu, izan ere, bertan, irakasle izateko baldintzak azaltzen dira. Hau guztia, informazio ona dela uste dugu, gu, egunen batean, irakasle izango baikara eta gure lana egoki betetzeko behar-beharrezkoa dela iruditzen zaigu. Domukentua ingelesez egon arren, ulerterreza da. Dena den, honako hau da mezua:  irakasleak haurrari erakustea bizitzan helburu bat lortzeko borrokatu egin behar dela; horretarako, pertsona lehiakorrak eta trebeak izan behar gara.