martes, 17 de abril de 2012

Gobernuak eskolaren inguruan hartutako erabaki bortitzak

Denok dakigun moduan, krisiak hezkuntza publikoan ere eragina izan du. Jose Ignacio Wert-ek azaldutakoaren arabera, datozen urteetarako hainbat aldaketa burutuko dira. Horietako bat, ikasgelako ikasle kopurua izango da, izan ere, %20a izango da kopuru maximoa, hau da, Lehen Hezkuntzan 30 ikasle egongo dira gehienez, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan; berriz, 35.

Beste aldaketetako bat, irakasleen ordezkapenarekin lotutakoa da. Hemen, irakasle batek gaixo edo arazo pertsonal batengatik astebete edo gehiagorako eskola utzi behar badu, bere lekua ez du kanpoko irakasle berri batek ordezkatuko, baizik eta, eskola bertan aurkitzen diren irakasleek, irakasgai horren inguruan duten  errekurtso gutxirekin hartuko dute bere lekua ikasgaia aurrera emanez.

 PP-k proposatutakoarekin Euskal Herria, Katalunia, Kanariar uharteak eta Andaluzia aurka agertu dira, honek guztiak, hezkuntza publikoarentzat golpe izugarria ekarriko baitu.

Gure iritziz, erabaki hauek nahiko kaltegarriak dira hainbat arrazoirengatik:
  • Batetik, klaseko giroa desberdina izango da, hots, ikasgelan horrenbeste ikasle izanik ezin zaie erabateko atentzioa eman ikasleei, honek klasean gorabeherak sortuz.
  • Bestetik, ordezkapenei dagokienez, irakasle batek bere ikasgaia emateaz gain, ordezkatu behar duen irakasle baten ikasgaia ere azaldu behar du. Honek, irakasle batzuen langabezia eta ikasgaiaren inguruko urritasuna ekarriz.

1 comentario:

  1. Panfletoan gelditu zarete, neskak.
    PSOEko edozein militantek esango lukeena esaten duzue, zuek irakasle burua garatu behar duzue.

    Zuei ere eragingo dizue lege horrek, baina ez duzue aipatzen zertan. Zuoi "irakasgai horren inguran duten errekurtso gutxirekin" horrek ez dizue eragiten. HHn zer gertatuko da?

    ResponderEliminar