martes, 17 de abril de 2012

Eskola Txikiak

1987an Irakasle talde batek, eskola txikien balioaz oharturik, Gipuzkoako Eskola Txikien Sarea sortu zuen.

Honekin guztiarekin, azpimarratu nahi dugu Eskola Txikiek duten garrantzia. Eskola handiei berez garrantzi handiagoa eman arren, txikiek ere badute zer esan handia, izan ere, eskoletan transmititzen diren edukiez gain, bestelako balore batzuk barneratzen dituztelako haurrek.
Sare hau zenbait ezaugarri betetzen dituzten eskolek osatzen dute. Eskola Txikiak landa eremuan kokatuta daude, eta harreman zuzena dute naturarekin. Herri txiki zein auzoetan daude. Eskola publikoak dira eta gainera, euskaldunak, eremu horietan euskara baita eguneroko hizkuntza; oraindik ere hitanoa erabiltzen delarik toki horietan. Adin desberdineko ikasleak hartzen dituzte eskola horiek, eta gela berean zenbait adinetako ikasleak daude. Hori dela eta, harremanak oso aberatsak dira, eta elkarreragina eta kooperazioa era naturalean sustatzen dira. Eskola Txikien arteko harremanak ugariak dira, eta, taldearen izaera indartzeaz gainera, zenbaitetan, elkarlanerako bidea egiten lagundu du. Eskola Txikietako irakasleek eta gurasoek hartueman estua dute eta  eskola hurbil sentitzen dute herritarrek.
Urtero, ekainaren bigarren igandean Gipuzkoako herri txiki batean “Eskola Txikiak bizirik herri txikiak bizirik” lelopean biltzen dira sare hortako guraso, ikasle eta irakasleak gogoratuz herriak eta eskolak elkarren beharra dutela bizirauteko. Aurtengoa berezia izango dela esan beharra dago, izan ere, 25. urteurrena ospatuko da Larraulen. Bertako haurrek eskaintza berezia egingo dute Jexux Mari Irazu Muñoak sortutako bertsoa abestuz.

1 comentario:

  1. Gaia gustatzen zait eta nik ere "Eskola Txikien kamixeta" jantziko nuke; izan ere, nire semeak ere eskola txiki batera bideratzen ditut.
    Hala ere, zuen ekarpen honetan ez dago gauza interesgarririk HHko ikuspegitik, ez didaktikako ikuspegitik, ez pedagogiakotik.
    Benetan, gauza interesgarri piloa dago bertan; erakutsi.

    ResponderEliminar