Haurrak oso txikiak direnetik beraien inguruko gertukoen pertsonak hartzen dituzte eredu gisa. Gurasoen, anai-arreba zarragoen bai eta irakasleen jokabideak aztertzen dituzte arreta handiz, ondoren, belaki baten antzera haiek egindakoa barneratuz, ondoren, egindakoa errepikatzeko. Honek guztiak gainera, eragin handia izango du haurraren nortasuna eraikitze hortan.
Baina haurrak ez dira konturatzen helduagoek egindako guztia ez dagoela ondo. Modu horretan, beraien ereduak eredu txar bihur daitezke, jokaera txarrak eta hitz itsusiak izaten direlarik haurrei gehien geratzen zaizkienak.
Gu irakasleak izango garen honetan, gure jokabidea aztertzetik hasi behar dugu hezitzaile onak izan nahi badugu. Izan ere, guk geuk egiten ez ditugun gauzak ezin dizkiogulako eskatu haurrei. Izan ere, beraiek ikusten badute besteek ez dituztela egiten, beraiek ere ez dituztelako egingo.
Gizarte eredu egoki batean bizi nahi badugu, eta gure ikasleak izango diren haurrek etorkizunean egoki jokatzea nahi badugu, guk eman behar diegu eredu. Guk ikasleei transmititu beharrekoa liburuetatik haratago dagoelako.
Jarraian, bideo bat huzten dugu hausnarketa moduan, konturatu gaitezen gure jokabideek besteengan duten eragina: