martes, 27 de marzo de 2012

Trikitixa jotzeko

Jendea piripi dagoen sagardotegi batean trikitixa jotzea beraiek dantzan jartzeko eta giroa alaitzeko. Horretarako, zenbait adierazle hartuko ditugu kontuan:

- Errepertorio egokia izatea: mota askotako kantak baditugu, ederto (kalejirak, pasodobleak, agarratuak...); aldiz, kanta aldetik eskas samar bagaude, erdi purdiko saioa izango dugu eta, mota bakarreko kantak bakarrik baldin badakizkigu ( kalejirak bakarrik, adibidez), egoera larrian gaude.
- Kontzentrazioa : horretan ari zarela jabetzea eta ez deskontzentratzea; hau lortuz gero, trikitilari bikaina zara. Aldiz, erraz deskontzentratzen den horietakoa bazara, ez zaude prest emanaldi bat emateko).
-Errepertorioko kantak txukun jotzen saiatzea: ondo ensaiatuz gero, ederto. Akatsaren bat eginez gero, gaizki ez dago baina kontuan hartzen da hurrengo baterako eta, geldialdi asko egiten badira, bide txarretik zoaz.
- Noizbehinka jendearen gustuko kantak jotzea ( beraiek eskatutakoak): gutxienez, lehen esan bezala, errepertorio osatua izatea oso garrantzitsua da, emanaldiak ematen jarraitu nahi baduzu.
- Jotzen hasten zarenean ea jendea konturatzen den hor zaudela eta ea hurbiltzen den: konturatzen badira, ondo jotzen ari zaren seinale da; erdi purdizka ari bazara, ez dizute kaso handirik egingo eta, gaizki ari bazara, ez dizute entzun ere egingo, ez dute ahaleginik egingo jotzen ari zarena entzuteko.
- Lotsarik ez izatea; jendearen aurrean oztoporik gabe edozer jo, egiteko... gai izatea: umoretsua izatea, animatzea, zure gorputz espresioa bikaina bada, ezin hobeto. Aldiz, pixka bat kikilduz gero, zaila izango zaizu egoera gozatzea, alegia, momentua disfrutatzea oso zaila egingo zaizu eta, ez baduzu ezer egiten, ez duzu balio honetarako.
- Norbait zerbait esatera hurbiltzen bada, jotzen jarraitzea ( adibidez, "fitxak sartzera"): behar den moduan jotzen jarrraituz gero ( erritmo bera, botoiak ondo sakatzea...), bide honetik zoaz. Alderantziz bada, berriz, okerrekotik ( erabat nahastea, deskontzentratzea...).

Kantak

Oraingo honetan haurrentzako bi kanta jartzea erabaki dugu, dibertigarria iruditu zaigulako. Haurrak abestu eta dantza egiteaz gain, gaur egun funtsezkoak diren zenbait termino eta gorputz-eskema ikasten dituztelako modu entretenigarri batean.

ZUBIRI ZUBIRI

Bi haurrek beren besoekin zubia eraikiko dute, haur bat porrupatata izango da eta bestea txokolatea baina gelako beste haurrek ez dute jakin behar zer den nor, beste guztiak, ilaran jarrita kantatuz, zubipetik pasako dira.
Abestia bukatzen denean, zubipean dagoen haurra harrapatu egingo dute zubikoek eta belarrira zer nahiago dun galdetu:"Porrupatata ala txokolatea?".
Aukeratzen duen elementuaren arabera zubiko haur baten edo bestearen atzean kokatuko dira. Guztiek aukeratzen dutenean, pertsonen "sokatira" egingo dute ea zein taldek irabazi duen jakiteko.

Zubiri zubiri,
nongori, nongori,
nongo alkate zara zu?
Frantziako erregearen
seme alabak gara gu.
Zubi hontatik pasatzen dena
hemen geldituko dela
hemen geldituko dela.
(Zer nahi duzu? Porrupatata ala txokolatea?)

O, BUGI BUGI
Haur guztiak korroan jarriko dira aurrekoari sorbaldatik helduz. Estribiloa abesterakoan, abestiaren erritmoa jarraituz, biribilean mugitzen hasiko dira eta "Hey" esatean, salto bat egingo dute.Gorputzaren atalekin jolasterakoan berriz, denak barrualdera begira jarriko dira biribilean.

O, bugi, bugi, bugi bai, hey!
O, bugi, bugi, bugi bai, hey!
O, bugi, bugi, bugi bai.
Paran-pan, pan-pan, pan, hey!

Hau da nire behatza,
hau da beste behatza,
hau da nire eskua,
hau da beste eskua.
O, bugi, bugi, bugi, bugi, bugi bai.
Paran-pan, pan-pan, pan, hey!

Hau da nire ukondoa,
hau da beste ukondoa,
hau da nire sorbalda
hau da beste sorbalda.
O, bugi, ...

Jolasak

Guztiok dakigun moduan, jolasak oso garrantzitsuak dira umeentzako, haiekin ikasten dutelako eta, geihen bat ondo pasatzen dutelako.
Jolasak umeen lehenengo urteetan oso elementu garrantzitsuak dira. Izan ere, haien garapenean eta adimenean zerikusi handia izaten dute. Umeek, gorputz atal asko lantzen dituzte jolasten dauden bitartean eta horrela haien psikomotrizitate fina zein astuna landu dezakete. Gainera, jolasak gizartean dauden arau batzuk ulertzeko erreztasuna ematen diete umeei, eta haien harreman pertsonaletan sakontzeko ere baliagarriak izaten dira.

Umeak txikiak direnean, jolas garrantzitsuena jolas sinbolikoa izaten da, umeek haien irudimena lantzen dutelako eta ezagutzen duten gauzak imitatu egiten dituztelako.Umeak nagusiak egiten diren heinean, joku motak aldatuz joaten dira, eta gaur egun ume gehienak tresna teknologikoekin jolasten dute.

Hori dela eta, atentzioa deitu digu web orri honek, izan ere, jolas mota ezberdinak agertzen dira bertan. Horietako batzuk: jolas sinbolikoak, eraikuntza jolasak, arau jolasak eta adin bakoitzeko jolasak direlarik. Bertan, arestian aipatu dugun bezala, jolas bakoitzari buruzko ezaugarriak azaltzen dira, hau oso, erabilgarria delarik guretzako. Gu irakasle izango baikara egunen batean.


Bestalde, jolas hauek nola jolastu azaltzen dute bai etxean, kalean, eskolan edo haurtzaindegian eta ludotekatan.

Hiztegia

Curriculum hitza grekotik dator “currere” hitzetik, arin ibili, korrika, alde egitea… delarik bere esanahia. Curriculuma ekintza pedagogikoan sortzen da eta irakasleek parte hartzen duten eduki, faktore eta elementuez dago antolatua. Honek, irekia eta flexiblea izan behar du, izan ere, eskola-ekintza guztiak bere barne hartzen ditu, eskolaren funtzio sozial eta kulturaren adierazpide baita. Horrela, curriculuma ekintza pedagogikoaren konfiguratzailea egiten da ikastetxe eta ikasgeletan.

Ikuspegi orokor batean, curriculumak galdera hauek erantzuten ditu: “zer irakatsi”, “nola”, “noiz” eta “zer”, “nola” eta “noiz” ebaluatu. Azken batean, curriculuma jarduera akademikoak planifikatzeko erabiltzen de diseinua da.

viernes, 16 de marzo de 2012

Oinarrizko gaitasunak

OINARRIZKO GAITASUNAK
Laurogeita hamargarren hamarkadan zehar eta mende honetako lehen urteetan
biziagotu egin da hezkuntza sistemak berritzearen gaineko kezka nazioartean, curriculuma
ulertzeko modu berriengatik eta, azken finean, irakaskuntza eta ikasketa ulertzeko modu
berriengatik.
ZER DIRA?
Ez dago “gaitasun giltzarri edo oinarrizko gaitasun” kontzeptuaren esanahi unibertsal
bat, baina ,orokorrean, funtsezko edo oinarrizkotzat hartzen dira edozein norbanakorentzat eta gizartearentzat onuragarriak direnak eta bada nolabaiteko  adostasun bat "banako guztiek gizarteko kide aktibo gisa bizi on bat izateko behar dituzte oinarrizko ezagutza, trebezia eta jarrerak " definizioaren gainean.
Ikuspuntu horren arabera, eremu edo jarduera batean gai izatea honako hau esanahi
du: ezagutza garrantzitsuak aktibatu eta erabiltzeko gai izatea eremu horrekin lotutako
egoera eta arazoei aurre egiteko orduan. Hezkuntzaren munduan terminoak adierazten du
testuinguru batean eraginkortasunez jokatzeko gaitasuna edo potentziala. Edozein motatako
ezagutzak eraginkortasunez erabiltzea esan nahi du.

miércoles, 14 de marzo de 2012

Jolas kooperatiboen Gynkana

Pdf artxibo honetan, jolasez osatutako gynkana moduko bat dago. Jolas hauek parte-hartzeko kooperatiboa eskatzen dute eta jolas bakoitza amaitu ondoren sari bate mango zaie bukaerako “altxorra” aurkitzen lagunduko diena. Jolas hauek 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat daude prestatuak.

Jolas hauek oso ondo daude izan ere,  lankideetza izaera dute eta oso garrantzitsua txikitatik taldean lan egiten jakitea. Jolas hauen bitartez gainera, haurrei beraien artean dituzten harremanak  sendotzeaz gain, beraien burua gehiago ezagutzen lagunduko die beraien zailtasun eta erraztasunak azaleratuz. 

Irakurketaren inguruko inkesta.

Galtzagorri Elkarteak Bularretik Mintzora egitasmoa dugu dokumnentu hau. Bertan, 3 urteko haurren gurasoak elkartzen dituzte galdekizun bat egiteko asmotan. Galdekizun honen bitartez, sei herrialdeetako familiek irakurketarekiko dituzten ohiturak eta jarrerak aztertu nahi dituzte. Orain dela hiru urte ere ikesta pasa zitzaien eta 3urte barru berriz ere pasatuko zaie egoera aldatu den ala ez  ikusteko.

Interesarria da artikulu hau, guretzeko garrantzi handia hartzen duelako literaturak izan ere ipuinen bitartez haurrek eduki asko barneratzen dituzte beraientzat dibertigarria eta atsegina den modu batean. 
Aipatzekoa da ere, artikuluaren amaieran, Pello Añorga euskal idazleak bere gurasoei ipuinak nola kontatu behar ditutzten erakusteko egindako hitzaldi batean, irakurketa sustatzeko ematen duen gomendioa, berak esaten duen bezala: "Ez da bakarrik liburua erostea edota liburutegitik hartzea, liburua partekatu egin behar da, zerbait dinamikoa da, eta hortik harreman afektiboa sortzen da gainera".



Riki Riki

Youtuben aurkitu dugun kanta hau, interesgarria eta entretenigarria iruditu zaigu. 
Gaur egun oso ezaguna egin da Takolo, Pirritx eta Porrotx euskal pailazoek egindako abesti hau haurren artean (eta haurrak ez direnen artean ere). Abesti honek oso melodia alaia izateaz gain, koreografia bat ere badu. Koreografia honen bitartez, haurrek psikomotrizitatea lantzeko modua eskaintzen du. Gainera, kanta honekin, gorputzeko atalak eta hauen kokapenak ikasiko dituzte haurrek desberdinak ikasteaz gain, higienea nola zaindu lantzen dute ere. 

martes, 13 de marzo de 2012

Euskal Mitologia

Elezaharrak, ipuinak eta alegiak
 Mendeetan zehar, belaunaldiz belaunaldi, euskal baserrietako sutondoen epelean, sugarrek eskaintzen dituzten argi-itzalek sortzen duten giro magikoan murgilduta, euskalduna irudimenezko mundu  aberats bat sortzen joan da. Aitona-amonek, baserri atarian edota baserriko sutondoan, beren bilobei maiz kontatzen zizkieten elezahar, ipuin edota alegiaren bat eta ume haiek beraiek, etorkizunean, beste horrenbeste egingo zuten bilobekin.Aipatzekoa da, ume haiek, zur eta lur gelditzen zirela kontatzen zietenarekin, aitona-amonek, istorio hura benetan gertatu zela esaten baitzien 

    Alegiak, ipuinak eta elezaharrak prosa narratiboaren forma ezberdinak dira. Jatorria iragan urrunean dago, eta beraien arteko mugak zehaztea oso zaila da, antzeko ezaugarri anitz baitute. Narrazio hauek, herri edo nazio baten folklorearen adierazle dira. Euskal Herriak ahozko literatur aberatsa izan du. 
Dena den, badaude hiru horien arteko desberdintasunak, asko ez izan arren. Baina, gatozen harira.
    Alegiak literatura primitiboaren barnean sartzen dira. Gure artean, Felix Maria Samaniego arabarra izan genuen XVIII mendean alegiak jasotzeko lan horretan aitzindari eta aditu nagusia.
    Alegiak asmatutako alegoriak dira. Narrazio hauetan, protagonistak, normalean, animaliak izaten dira eta ez pertsonak; izan ere, orokorrean, umeak zu txunditurik gelditzen dira animaliaren bat hizketan ikusten dutenean, pertsonak baikara hitz egiten dugunak eta ez animaliak. Beti, irakaspen praktiko edo moral bat eskaintzen dute. Gelditu zaigun ondare aberatsak adierazten digu, antzinako euskaldunek natura eta abereen izaeraz naiz gizakiaren barne senaz zuen ezagutza handia zela.
    Ipuinen eta elezahar edo legenden arteko muga zehaztea zailagoa da oraindik, biek hala biek, normalean, fikziozko gertaeratan oinarritzen baitira. Berezitasun bat egitekotan, esan beharko genuke, ipuinak asmakizuna direla, eta ez direla leku eta garai zehatz batetan kokatze.  Elezaharretan aldiz, gertaera erreal bat omen dute oinarrian, eta herri edo auzo batean norbaiti gertatutakoaz ari zaizkigu, gertutasun eta errealtasun zentzua emanez alde batetik. Baina beste alde batetik, kontatzen diren gertakizunak irudipenezkoak edo fantastikoak dira. Alegietan ez bezala, hemen, gizakiak izaten dira protagonista nagusienak. Antzinatik, gizakiak ulertzen ez zituen gertaera eta fenomeno horiei azalpen bat aurkitu beharra izan du, eta horretarako, pertsonaia mitologikoak asmatu ditu.

    Mitologiarekin harreman zuzena elezaharrak dute, eta horregatik euskal elezahar batzuk aurkeztuko ditugu; baina bide batez, euskal ahozko tradiziotik jaso izan diren alegia eta ipuin banaka batzuk ere irakurtzeko aukera emango dizuegu.
Horrela, euskal mitologian zenbait pertsonaia ospetsu ditugu, besteak beste, tartalo, olentzaro, lamia … Bakoitzak, sinbolismo eta metafora ugari  dituzte atzean.  Esaterako, Lamia eta basaujanaren adibideak ditugu.
Elezaharrei dagokienez, Mateo Txisturena oso ospetsua dela esan daiteke. Era berean, abenturan bat agertzen da, deabrua agertzen zaionekoa, hain zuzen ere. Umeei asko gustatzen zaie elezahar hau eta, gainera, eskolan ere asko lantzen den gaia da.
Amaitzeko, ipuinetan alaba eta alabaordea, ipuin interesgarria eta polita da. Bertan, sorginei buruz ere aipamen bat ere egiten du eta, hori, ume txikien ipuinetan, oso ohikoa izaten da; sorginak aipatzea, alegia. Bestalde, ipuina oso interesgarria da nesken edertasuna, lilura etab adierazten dituelako

martes, 6 de marzo de 2012

"Bigarren mailako efektuak" (hausnarketa)

                   Miguel Ángel  Santos Guerraren “Los efectos secundarios del sistema” artikulua irakurri ondoren, artikulu bertan azaltzen diren azalpenekin bat gatoz. Dakigunez, gu bizi garen gizarte aldakor eta dinamiko honetan, hainbat urteetan mugiezinak usten genituen kontzeptuak ere etengabe aldatzen ari dira, eta abiada handiz, gainera. Eraldaketa hauen eraginez, hezkuntzak hainbat erreforma jasan behar izan ditu. Hau guztia jakitea beharrezkoa dela iruditzen zaigu, izan ere, gu egunen batean, irakasle izango gara. Bestalde, kontuan hartu behar da irakasle izateak ardura handia duela, izan ere, bizitzako lehen momentutik haurrak influentzi ugari jasoko ditu irakaslearen (gure) eskutik, balore zein edukien aldetik.
           Hasteko, aipatu beharra dago, irakaslea, didaktikaren esku-hartze guztietan elementurik garrantzitsuena dela, izan ere, berak hartuko dituen erabakiak (ikasteko teoria, metodologia …) ikasleen ikaskuntzari eta motibazioari eragingo diote zuzen-zuzenean. Irakasle baten lana ez da soilik bere irakasgaia ematea, are gehiago da, hots, ezagutza psikologikoak, soziologikoak eta pedagogikoak nahitaez jakin eta kontrolatu beharko ditu. Umeek irakastea eredu moduan hartzen dute eta beraiek egiten dutena errepikatuz ikasten dute. Horrela, beraien bizitzarako baliagarriak diren ahalmen batzuk bereganatuko dituzte. Azken batean, irakasleak ikaslearengandik zer eta zenbat itxaroten duen , eragin handia izango du ikasleen emaitzetan.
                Irakasle lana, pertsonekin egiten den lana denez, lan zaila dela esan daiteke. Kontuan hartu behar da eskolatik kanpo ikasleek beraien bizitza dutela eta horrek asko eragiten duela ikasle bakoitzaren ikaste prozesuan. Modu honetan, eskolatik kanpo dituzten arazoak beraiekin eramaten dituzte ikasgelara. Arazo hauei erreparatuz, modu desberdinean jokatuko dute ikasleek arazo berdinaren aurrean, izan ere, ikasle bakoitza mundu bat da. Horregatik, pertsonekin zuzenean lan egiten  den enplegu bat delako, ezinezkoa da egoera uneoro kontrolpean edukitzea.
                Artikulu honetan azaltzen den moduan, eskolan eskaintzen den heziketak bigarren mailako efektuak eragiten ditu. Baina horrek ez du esan nahi efektuak txarrak izan behar direnik. Baina beti berdina gertatzen denez, zoritxarrez, ezinezkoa da dena ondo ateratzea. Eskoletan arau batzuk finkatzen dira, baina gero, herri, eskola eta irakaslearen kultura eta ideologiaren eraginez, hauek moldatu egiten dira. Ezinezkoa da denak onartuko lituzketen arauak ezartzea, lehen aipatu dugun moduan, pertsona bakoitza desberdina da, hau da, mundu bat. Eskolarentzat mesedegarrien izango diren baldintzak ezartzen dira ordena mantendu ahal izateko. Baina denek ez dute berdin jokatzen egoera edota arazo baten aurrean. Batentzat, oso garrantzitsua izan daitekeen arau bat, beste norbaitentzat logikarik eduki ez dezakeelako edo guztiz bidegabekeria iruditu ahal zaiolako. Hau honela izanik eta bakoitza aske izanik, ziurrenik, lehengoak arau hori errespetatzen duen heinean, besteak ez du beteko. Azken finean, ezin da dena kontrolatu eta espero ez genituen ondorioak ekarriko dituela aurreikusi. Pertsonekin aritutakoan, ezinezkoa da gauzak nola joango diren jakitea. Irakasleak ideologia eta nortasun bat izango du eta ikasle bakoitzak beste bat. Horregatik, irakasleak zerbait esaten dutenean, ikasle bat guztiz ados agertu daiteke eta bestea, aldiz, guztiz aurka. Irakasleak gauza bera esan die biei, baina bakoitzak bere interpretazioa egin du.
                Azkenik, esan beharra dago eskolan igarotako urteak oso garrantzitsuak eta ezinbestekoak direla, izan ere, eskolan, hortik kanpo ikasiko ez lituzketen gauza asko ikasten dituzte. Baina prozesu horretan dena ondo joatea ez dago irakastearen esku bakarrik, ikaslea saiatu behar baita bere partetik ahal duena jartzen hori horrela izan dadin. Baina biek, beraien partetik dagokiena ematen ez badute, ezinezkoa izango da ezer onik ateratzea urte horietatik.