Ttantto marigorringo (kantua)
Hasteko,
aipatu nahi dugu kantu honek, haurrei poza eragiten diela, asko gustatzen
baitzaie: alaia da, marrazki biziak ditu, kolore bizigarriak…
Ttantto
Urtxintxak barne hartzen duen Unitate Didaktiko bat da. Bertan, esperientzia
eremu guztiak interesgune
baten inguruan garatu
dira, ipuin bat abiapuntu delarik.
Hau guztia zehatz mehatz islatzen den Unitate Didaktiko bat azalduko dugu gainetik. Batez ere, ttanttori eskeintzen
dien guneari egingo diogu erreferentzia, lehenengoari, hain zuzen ere. Lehenik,
umeek pertsonaia honen inguruko jakintza behar dutenez, aurkezpen baten bidez
edota gutun baten bidez ezagutzeko aukera izango dute. Ondoren, ipuin batekin
hasiko dira lanean, Arroxali izenekoa. Bertan, hainbat jarduera egingo dituzte
ipuina aztertuz. Esaterako, zein material erabiltzen den, nolako pertsonaiak
dauden… Amaieran, guztiaren ebaluazio bat ere egiten dute, zer ikasi duten
ikusteko. Horretarako, horma-irudi bat egiten dute.
Dena den, ipuinez gain, ttantto ordenagailuko programa bat
da non bertan, jolasak, zenbait ipuin, marrazki etab agertzen diren. Umeek,
batetik, ordenagailua maneiatzen ikasteaz gain, gauza ezberdinak egiteko aukera
izaten dute eta, esan beharra dago, gustura aritzen direla, hau da, motibazio
maila altua izaten dute. Hau, Haur Hezkuntzako lorpen handia izan da.
Orrialde honetan,
ariketa bat agertzen da non haurrek bertan eskatzen zaiena burutu beharko
duten, alegia, marrazki bat osatu beharko dute bertan agertzen diren zatitxoak
beren lekuetan kokatuz.
Hau guztia ikusita, esan beharra dago ttantto programak
Urtxintxak proposatzen dituen ezaugarriak betetzen dituela, adibidez, Unitate
bakoitzean, jarduera bakoitzeko zer, zertarako eta nola landu esplizitatzea
etab.

