miércoles, 14 de marzo de 2012

Irakurketaren inguruko inkesta.

Galtzagorri Elkarteak Bularretik Mintzora egitasmoa dugu dokumnentu hau. Bertan, 3 urteko haurren gurasoak elkartzen dituzte galdekizun bat egiteko asmotan. Galdekizun honen bitartez, sei herrialdeetako familiek irakurketarekiko dituzten ohiturak eta jarrerak aztertu nahi dituzte. Orain dela hiru urte ere ikesta pasa zitzaien eta 3urte barru berriz ere pasatuko zaie egoera aldatu den ala ez  ikusteko.

Interesarria da artikulu hau, guretzeko garrantzi handia hartzen duelako literaturak izan ere ipuinen bitartez haurrek eduki asko barneratzen dituzte beraientzat dibertigarria eta atsegina den modu batean. 
Aipatzekoa da ere, artikuluaren amaieran, Pello Añorga euskal idazleak bere gurasoei ipuinak nola kontatu behar ditutzten erakusteko egindako hitzaldi batean, irakurketa sustatzeko ematen duen gomendioa, berak esaten duen bezala: "Ez da bakarrik liburua erostea edota liburutegitik hartzea, liburua partekatu egin behar da, zerbait dinamikoa da, eta hortik harreman afektiboa sortzen da gainera".



1 comentario:

  1. Gaia interesgarria, ezbairik gabe. Horixe bada zure interesekoa ekin horri; baina ekin gauza zehatzetara: zer egin nola. Gero zertarako egiten den, zer lortzen den, ea zuk lortu nahi izan duzuna lortu duzun ere pentsatu beharko duzu. Zehazki esanda, curriculum ikuspegiaz.

    ResponderEliminar