Jarduera:
- Irakasle eta haurrak lurrean esertzen dira borobil bat osatuz. Irakasleak istorio bati hasiera ematen dio egoera bat planteatuz, datu zehatz eta gehiegi eman gabe. Ikasle bakoitzak, istorioari pasarte bat gehituko dio, ipuin bat sortzeko.
Horretarako, hainbat adierazle hartuko ditugu kontuan:
Gauza berriak sortzeko ahalmena izatea: Haurrak, gauza berriak sortzen baditu, eta hauek ezezagunak badira ederto; berriz, sortzen dituenak aurretik ezagunak diren beste istorio batetik hartu baditu, ez hain ondo.
Talde baten aurrean hitz egiteko gai izatea: Lotsarik gabe hitz egiteko gai bada, ederto, hau da, gorputzeko jarrera lasaia adierazten badu eta mantso eta lasai hitz ginez esaldi egokiak osatzen baditu. Gaizki ariko da aldiz urduritasunak menperatzen badu eta esaldiak egoki osatzen ez baditu.
Besteen txanda errespetatzea: Ordena errespetatzen badu, bikain; aldiz, ez badu ordena errespetatzen eta ez badie besteei hitz egiten uzten dagokienean, txarto.
Gehitutako pasarteak, aurrekoarekin koherentzia izatea: Haurrak, ipuina bide onetik eramaten badu ederto; aldiz, haurrak esandakoak ez badu aurrekoak gehitutako pasartearekin jarraitutasunik (koherentziarik), gaizki.
Besteen laguntzarik gabe, beraiek egitea eta asmatzea proposamenak: Proposamena istorioaren jarraipen koherentea bakarrik eta ondo eginez gero, bikain. Besteen laguntzaren beharra badu pasartea osatzeko, erdipurdi eta azkenik, haurra zer esan ez dakiela agertuz gero, gaizki.
Eta hau nork egin du? Ez duzue izenpetu.
ResponderEliminarNorabide polita eman diozue, hala ere zenbait zehaztapen behar lituzkeela esango nuke. Onena aurrez aurre oharrak hartzeko. Bitartean adibide pare bat:
1) Gaitasunean "denen artean" esaten duzue, beraz, ebaluazioa ezin egin liteke indibidualki, baizik eta taldeka, ikuspegi horrekin. Esan dezakezue (nik egingo nuke): ez! taldeko besteek esandakoarekiko harremanik duen ala ez-eta ikusi daiteke. Horrek beste era batera idaztea eskatuko luke.
2) Adierazleen artean, bigarrena nerabeentzat edo zuentzat (heldu-gaztetzat zaituztet) egokiak izan daitezke, baina ez daukate zentzu handiegirik HHn. "Gaizkitzat" ematen duzuena HHko adinean arduratzeko izan litekeela uste dut (galdetu psikologiakoari)