Euskararen aldeko aldarrikapena da urtez urte AEK koordinadorak antolatzen duen Korrika. Eta urtez urte, milaka euskaltzale dira Euskal Herriko karriketan barrena ikurrinadun testigu xume bat eskuz esku elkarri pasatzen diotenak.
Ezin ukatu Korrika gure gizarteak izan dezakeen inplikazio, mobilizazio eta aktibismo froga bat dela. Txalotu beharrekoa da batetik ekitaldi baten prestakuntzan parte hartzen duten makina lagunen lana, antolakuntza eta koordinazio ahalmena, eta bestetik, esfortzu itzel horrek gizartearengan sortzen duen erreakzioa eta inplikazioa: Korrika non korrikalariak han. Herriz herri, gazte zein heldu, emakumezko zein gizonezko, herri honek beste behin frogatzen du bidezkoak jotzen dituen gauzen alde prest dela mugitzeko eta mobilizatzeko.
Euskararen aldeko urteroko zita dugu Korrika. Aurten bada parte hartzeko beste arrazoi bat. Espainiako Gobernuak jomugan jarri eta botere judizialaren edo Barne Sailaren (nork daki) autoaren ondorioz AEK desagerrarazteko esfortzua egin zutenei benetako erantzun bat eman behar diegu AEKren lanean sinesten dugunok, inoiz baino gehiago inplikatuz eta inoiz baino gehiago Korrika indartuz. Urtero bezala korritu beharreko kilometroak erosiz eta baita norberaren atxikipen pertsonala emanez ere, Korrikaren laguntzaile bihurtuz, Espainiako agintariei ikusaraziko diegu beste behin beraiek Euskal Herriaz duten pertzeptzioa eta herri honetako biztanle gehienek duguna zerikusirik ez duela, eta ondorioz, beraientzat zigortu beharreko taldeak direnak gure aburuz kultura euskaldunaren zutabe garrantzitsu bat direla.
Dena den, ezaugarri gehiago jakiteko jakin mina izanez gero, hona hemen korrikak duen webgunea, non bertan zehaztasun gehiagoreki agertzen diren korrikak izan dituen ibilbideei, parte hartzaileei.... buruzkoak.
Azkenik, urte pare bat lehenago, pirritx eta porrotxek kantu bat asmatu eta kaleratu zuten, oso ospetsua egin dena eta, gaur egun, leku askotan entzuten dena. "Egin irrintzi, euskaraz ai, ai, ai, ji, ji! ".

Pare bat gauza, Leire:
ResponderEliminara) UDa egin behar duzuenez horretan zentratzeko gomendio/agindua eman nizuen. Zuen kasuan itxura handiagoa du aginduarena, gomendioarena baino.
b) Korrika urte birik behin egiten da. Beraz, UDaren inguruan dokumentazioa ikertzen ibili zaren ala ez erakutsi ez arren, argi erakutsi duzu hartu duzun gaiaz ez duzula egin.
Bila ibiltzen bazara, gainera, akaso, AEKk azken Korrikarako egindako UDa aurki zenezakeen. (Hobeto beste bat edo bat analisatzen baduzu, baina)