Urtxintxa Eskola
irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta bere ibilbidea 1986. urtean hasi zuen.
Bere jarduera nagusia haur eta gazteen aisialdiko heziketaren esparruan hasi
zuen. Jarduera hauek beste esparruetara zabaltzen joan ziren, hala nola,
hizkuntza normalizazioarekin zerikusia duten formazio planak, baliabideen
sorkuntza eta haur zein gazteekin esku-hartze zuzena; aisialdiko heziketaren
arloko egitasmo zehatzen kudeaketa,ikerketa eta aholkularitza.
Bere helburua,
heziketan oinarritzen den gizakiaren garapena da, nagusiki aisialdiko formazioa
eta esku-hartzen zuzenaren bitartez.
Haur
Hezkuntzak duen garrantzia azpimarratu nahian, hezkuntza komunitatearen
etengabeko ikerketa eta hobekuntza prozesuaren pauso berri bat da URTXINTXA proiektua. Proiektu honen berrikuntza nagusiak honakoak lirateke: hezkuntz
proiektua hobetzea curriculum diseinuaren ulermen maila erraztuz eta
koherentzia bertikala ziurtatuz; zehar lerroekiko konpromisoa indartzea;
aniztasunari erantzuna emateko bide berriak jorratzea; eleaniztasunaren hainbat
eragile integratzea; irakurketa idazketaren paradigma eraikitzailea garatzea.
Unitate Didaktiko
desberdinak proposatzen ditu urtxintxak haur hezkuntzarako, haurren adinaren
arabera sailkatzen dituelarik:
- Ttantto: 3-4 urte
- Txirritx: 4-5 urte
- Xango: 5-6 urte

Honetan gauza bi nahasten dituzue; alde batetik dago Urtxintxa Eskola (bertakoak ziren hezkidetzaren gaineko tailerrak gidatu zutenak), eta beste gauza bat da Ikastolek sortutako eta ELkarrek argitaratutako Urtxintxa proiektua, Haur Hezkuntzarako pentsatua.
ResponderEliminar