miércoles, 15 de febrero de 2012

Haur Hezkuntza

Hona hemen aukeratu dugun web orria:
Aurkitu dugun ACNUR-eko webgune hau oso interesgarria iruditu zaigu, izan ere, informazio baliagarria du eskura. Bertan, irakasle eta hezitzaileentzat material didaktiko eta tailer desberdinak proposatzen ditu gelako giroa aproposa izateko. Horietaz gain, zenbait erakusketa ere agertzen dira. Ekintza eta jarduera hauen helburua haurrak errefuxiatu eta egokitu gabeko jendeak eragiten dituzten kausez informatzea da. Honen bitartez, baloreetan oinarritutako hezkuntza ematen zaie. 

Aurrekoari helduz, bideo hau aukeratu dugu:
Youtuben aurkitu dugun bideo hau (epo i tai tai ie kanta duna) hautatu dugu, izan ere, Haur Hezkuntzako klaseak nolakoak izaten diren argi eta garbi islatzen da. Era berean, haurrak klase batean nolako jokabidea izaten duen aztertzeko parada bikaina izan daiteke bideo hau. Hau gutxi balitz, ez dira beti adin berdineko haurrak agertzen, alegia, adinez adin pasatzen da eta, adin bakoitzean, zer egiten duten ikusten da; zein arlo jorratzen dituzten, zein jolas burutzen dituzten etab. Gainera, musika aldetik, Haur Hezkuntzarako musika aproposa dela iruditu zaigu eta, horretaz gain, musika honekin ere haurrek dantza egin dezakete. Momentu batzuetan, haurra eta irakaslea hitz egiten agertzen dira, oso polita iruditu zaigula aitortu beharra dugu. Hortaz, egokia iruditu zaigu bideo hau eta honexegatik aukeratu dugu.

Hona hemen informazioarekin lotu dugun  argazki bat :
Argazki hau aukeratzearen arrazoia, ikusi bezain laster zoriontasuna transmititu digula izan da. Bertan irudikaturik dauden haurrek zoriontsu dirudite eta hori ezinbestekoa iruditzen zaigu beraiekin lan egiteko. Beraiek gustura badaude, eroso sentitzen direlako. Modu horretan, edozer egiteko prest agertzen dira eta emaitza hobeak lortzen dira helburuak gauzatzerako momentuan. Bestalde, taldeko harmonia ona dutela ikusten da eta hori ere, garrantzitsua iruditzen zaigu.

Hona hemen slidesharea:
Aurkitu dugun dokumentua interesgarria iruditu zaigu, izan ere, bertan, irakasle izateko baldintzak azaltzen dira. Hau guztia, informazio ona dela uste dugu, gu, egunen batean, irakasle izango baikara eta gure lana egoki betetzeko behar-beharrezkoa dela iruditzen zaigu. Domukentua ingelesez egon arren, ulerterreza da. Dena den, honako hau da mezua:  irakasleak haurrari erakustea bizitzan helburu bat lortzeko borrokatu egin behar dela; horretarako, pertsona lehiakorrak eta trebeak izan behar gara.