martes, 27 de marzo de 2012

Trikitixa jotzeko

Jendea piripi dagoen sagardotegi batean trikitixa jotzea beraiek dantzan jartzeko eta giroa alaitzeko. Horretarako, zenbait adierazle hartuko ditugu kontuan:

- Errepertorio egokia izatea: mota askotako kantak baditugu, ederto (kalejirak, pasodobleak, agarratuak...); aldiz, kanta aldetik eskas samar bagaude, erdi purdiko saioa izango dugu eta, mota bakarreko kantak bakarrik baldin badakizkigu ( kalejirak bakarrik, adibidez), egoera larrian gaude.
- Kontzentrazioa : horretan ari zarela jabetzea eta ez deskontzentratzea; hau lortuz gero, trikitilari bikaina zara. Aldiz, erraz deskontzentratzen den horietakoa bazara, ez zaude prest emanaldi bat emateko).
-Errepertorioko kantak txukun jotzen saiatzea: ondo ensaiatuz gero, ederto. Akatsaren bat eginez gero, gaizki ez dago baina kontuan hartzen da hurrengo baterako eta, geldialdi asko egiten badira, bide txarretik zoaz.
- Noizbehinka jendearen gustuko kantak jotzea ( beraiek eskatutakoak): gutxienez, lehen esan bezala, errepertorio osatua izatea oso garrantzitsua da, emanaldiak ematen jarraitu nahi baduzu.
- Jotzen hasten zarenean ea jendea konturatzen den hor zaudela eta ea hurbiltzen den: konturatzen badira, ondo jotzen ari zaren seinale da; erdi purdizka ari bazara, ez dizute kaso handirik egingo eta, gaizki ari bazara, ez dizute entzun ere egingo, ez dute ahaleginik egingo jotzen ari zarena entzuteko.
- Lotsarik ez izatea; jendearen aurrean oztoporik gabe edozer jo, egiteko... gai izatea: umoretsua izatea, animatzea, zure gorputz espresioa bikaina bada, ezin hobeto. Aldiz, pixka bat kikilduz gero, zaila izango zaizu egoera gozatzea, alegia, momentua disfrutatzea oso zaila egingo zaizu eta, ez baduzu ezer egiten, ez duzu balio honetarako.
- Norbait zerbait esatera hurbiltzen bada, jotzen jarraitzea ( adibidez, "fitxak sartzera"): behar den moduan jotzen jarrraituz gero ( erritmo bera, botoiak ondo sakatzea...), bide honetik zoaz. Alderantziz bada, berriz, okerrekotik ( erabat nahastea, deskontzentratzea...).

1 comentario:

  1. Erredakzioari (eta atzean daukan ideiari) buelta bat eman behar diozue, behar den moduan egiteko.
    Interneten bilatu nola egin behar den: Nola idatzi gaitasunak, cómo redactar una competencia edo holako zerbait.
    Zuzendu egin behar duzue.
    Alde batetik, trikia jotzeko gaitasun horrek egoera, momentua, modua, helburua... falta ditu; bestalde, azpigaitasun asko aipatu (ez zehaztu) dituzue. Zehatzagoak izan behar zarete, gero ebaluatu ahal izateko eta nola hobetu erakusteko.

    ResponderEliminar