martes, 27 de marzo de 2012

Kantak

Oraingo honetan haurrentzako bi kanta jartzea erabaki dugu, dibertigarria iruditu zaigulako. Haurrak abestu eta dantza egiteaz gain, gaur egun funtsezkoak diren zenbait termino eta gorputz-eskema ikasten dituztelako modu entretenigarri batean.

ZUBIRI ZUBIRI

Bi haurrek beren besoekin zubia eraikiko dute, haur bat porrupatata izango da eta bestea txokolatea baina gelako beste haurrek ez dute jakin behar zer den nor, beste guztiak, ilaran jarrita kantatuz, zubipetik pasako dira.
Abestia bukatzen denean, zubipean dagoen haurra harrapatu egingo dute zubikoek eta belarrira zer nahiago dun galdetu:"Porrupatata ala txokolatea?".
Aukeratzen duen elementuaren arabera zubiko haur baten edo bestearen atzean kokatuko dira. Guztiek aukeratzen dutenean, pertsonen "sokatira" egingo dute ea zein taldek irabazi duen jakiteko.

Zubiri zubiri,
nongori, nongori,
nongo alkate zara zu?
Frantziako erregearen
seme alabak gara gu.
Zubi hontatik pasatzen dena
hemen geldituko dela
hemen geldituko dela.
(Zer nahi duzu? Porrupatata ala txokolatea?)

O, BUGI BUGI
Haur guztiak korroan jarriko dira aurrekoari sorbaldatik helduz. Estribiloa abesterakoan, abestiaren erritmoa jarraituz, biribilean mugitzen hasiko dira eta "Hey" esatean, salto bat egingo dute.Gorputzaren atalekin jolasterakoan berriz, denak barrualdera begira jarriko dira biribilean.

O, bugi, bugi, bugi bai, hey!
O, bugi, bugi, bugi bai, hey!
O, bugi, bugi, bugi bai.
Paran-pan, pan-pan, pan, hey!

Hau da nire behatza,
hau da beste behatza,
hau da nire eskua,
hau da beste eskua.
O, bugi, bugi, bugi, bugi, bugi bai.
Paran-pan, pan-pan, pan, hey!

Hau da nire ukondoa,
hau da beste ukondoa,
hau da nire sorbalda
hau da beste sorbalda.
O, bugi, ...

1 comentario:

  1. Kantak beste barik ekartzeak ez du interesik.
    Zer egingo duzue, zertarako, nola, nola ikusiko duzue ea nahi izan duzuena lortu den, eta lortu bada, zein neurritan?
    Hau da: Curriculumeko ikuspegitik

    ResponderEliminar