martes, 27 de marzo de 2012

Jolasak

Guztiok dakigun moduan, jolasak oso garrantzitsuak dira umeentzako, haiekin ikasten dutelako eta, geihen bat ondo pasatzen dutelako.
Jolasak umeen lehenengo urteetan oso elementu garrantzitsuak dira. Izan ere, haien garapenean eta adimenean zerikusi handia izaten dute. Umeek, gorputz atal asko lantzen dituzte jolasten dauden bitartean eta horrela haien psikomotrizitate fina zein astuna landu dezakete. Gainera, jolasak gizartean dauden arau batzuk ulertzeko erreztasuna ematen diete umeei, eta haien harreman pertsonaletan sakontzeko ere baliagarriak izaten dira.

Umeak txikiak direnean, jolas garrantzitsuena jolas sinbolikoa izaten da, umeek haien irudimena lantzen dutelako eta ezagutzen duten gauzak imitatu egiten dituztelako.Umeak nagusiak egiten diren heinean, joku motak aldatuz joaten dira, eta gaur egun ume gehienak tresna teknologikoekin jolasten dute.

Hori dela eta, atentzioa deitu digu web orri honek, izan ere, jolas mota ezberdinak agertzen dira bertan. Horietako batzuk: jolas sinbolikoak, eraikuntza jolasak, arau jolasak eta adin bakoitzeko jolasak direlarik. Bertan, arestian aipatu dugun bezala, jolas bakoitzari buruzko ezaugarriak azaltzen dira, hau oso, erabilgarria delarik guretzako. Gu irakasle izango baikara egunen batean.


Bestalde, jolas hauek nola jolastu azaltzen dute bai etxean, kalean, eskolan edo haurtzaindegian eta ludotekatan.

1 comentario:

  1. Web orria, ezbairik gabe, interesgarria. Pena dut behar den moduan ezin arakatzea.

    Hala ere zuei esan: orain egiten duzuena baino sakonagoa behar luke zuen lanak. Web orriari orokortasunean heldu diozue eta orain ez zenukete horrela egin beharko, heldu behar zenieke ekintza zehatzen bati eta berori aztertu curriculumaren ikuspegitik.

    ResponderEliminar