martes, 13 de marzo de 2012

Euskal Mitologia

Elezaharrak, ipuinak eta alegiak
 Mendeetan zehar, belaunaldiz belaunaldi, euskal baserrietako sutondoen epelean, sugarrek eskaintzen dituzten argi-itzalek sortzen duten giro magikoan murgilduta, euskalduna irudimenezko mundu  aberats bat sortzen joan da. Aitona-amonek, baserri atarian edota baserriko sutondoan, beren bilobei maiz kontatzen zizkieten elezahar, ipuin edota alegiaren bat eta ume haiek beraiek, etorkizunean, beste horrenbeste egingo zuten bilobekin.Aipatzekoa da, ume haiek, zur eta lur gelditzen zirela kontatzen zietenarekin, aitona-amonek, istorio hura benetan gertatu zela esaten baitzien 

    Alegiak, ipuinak eta elezaharrak prosa narratiboaren forma ezberdinak dira. Jatorria iragan urrunean dago, eta beraien arteko mugak zehaztea oso zaila da, antzeko ezaugarri anitz baitute. Narrazio hauek, herri edo nazio baten folklorearen adierazle dira. Euskal Herriak ahozko literatur aberatsa izan du. 
Dena den, badaude hiru horien arteko desberdintasunak, asko ez izan arren. Baina, gatozen harira.
    Alegiak literatura primitiboaren barnean sartzen dira. Gure artean, Felix Maria Samaniego arabarra izan genuen XVIII mendean alegiak jasotzeko lan horretan aitzindari eta aditu nagusia.
    Alegiak asmatutako alegoriak dira. Narrazio hauetan, protagonistak, normalean, animaliak izaten dira eta ez pertsonak; izan ere, orokorrean, umeak zu txunditurik gelditzen dira animaliaren bat hizketan ikusten dutenean, pertsonak baikara hitz egiten dugunak eta ez animaliak. Beti, irakaspen praktiko edo moral bat eskaintzen dute. Gelditu zaigun ondare aberatsak adierazten digu, antzinako euskaldunek natura eta abereen izaeraz naiz gizakiaren barne senaz zuen ezagutza handia zela.
    Ipuinen eta elezahar edo legenden arteko muga zehaztea zailagoa da oraindik, biek hala biek, normalean, fikziozko gertaeratan oinarritzen baitira. Berezitasun bat egitekotan, esan beharko genuke, ipuinak asmakizuna direla, eta ez direla leku eta garai zehatz batetan kokatze.  Elezaharretan aldiz, gertaera erreal bat omen dute oinarrian, eta herri edo auzo batean norbaiti gertatutakoaz ari zaizkigu, gertutasun eta errealtasun zentzua emanez alde batetik. Baina beste alde batetik, kontatzen diren gertakizunak irudipenezkoak edo fantastikoak dira. Alegietan ez bezala, hemen, gizakiak izaten dira protagonista nagusienak. Antzinatik, gizakiak ulertzen ez zituen gertaera eta fenomeno horiei azalpen bat aurkitu beharra izan du, eta horretarako, pertsonaia mitologikoak asmatu ditu.

    Mitologiarekin harreman zuzena elezaharrak dute, eta horregatik euskal elezahar batzuk aurkeztuko ditugu; baina bide batez, euskal ahozko tradiziotik jaso izan diren alegia eta ipuin banaka batzuk ere irakurtzeko aukera emango dizuegu.
Horrela, euskal mitologian zenbait pertsonaia ospetsu ditugu, besteak beste, tartalo, olentzaro, lamia … Bakoitzak, sinbolismo eta metafora ugari  dituzte atzean.  Esaterako, Lamia eta basaujanaren adibideak ditugu.
Elezaharrei dagokienez, Mateo Txisturena oso ospetsua dela esan daiteke. Era berean, abenturan bat agertzen da, deabrua agertzen zaionekoa, hain zuzen ere. Umeei asko gustatzen zaie elezahar hau eta, gainera, eskolan ere asko lantzen den gaia da.
Amaitzeko, ipuinetan alaba eta alabaordea, ipuin interesgarria eta polita da. Bertan, sorginei buruz ere aipamen bat ere egiten du eta, hori, ume txikien ipuinetan, oso ohikoa izaten da; sorginak aipatzea, alegia. Bestalde, ipuina oso interesgarria da nesken edertasuna, lilura etab adierazten dituelako

1 comentario:

  1. Gai politari heldu diozu honetan; ahalegindu behar duzu gure ikasgaiarekin lotzen. Zer egin zertarako, nola, zenbat urtekoekin, nola jakin zer lortzen den... (gaitasunak, helburuak, metodologia, ebaluazioa... -edukiez hitz egiten duzu-eta).
    Agian liburu honi begirada bat ematea interesatu ahal zaizu; agian, 24 euroan dagoenez erostea ez hainbeste, baina, gaia gustatuta, hartu eta irakurri apur bat liburu hori.

    ResponderEliminar